XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Ikastegien Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek izango ditu: - Eskolaurreko eta OHO-ko gauzazko eta gizakizko eskuarteen egitamuketa.

- Irakaskuntza Ertainetako gauzazko eta gizakizko eskuarteen egitamuketa.

ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Esku ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari Dekreto hau garatzeko eta egiteratzeko beharrezko arauak emateko, eta bai Arduralaritza-Atal mailako edo apalagoko ihardutze-atalak biltzeko, sortarazteko eta kentzeko ere, honek, beti ere, diruegitamuetan ohartemanda ez dagoen gastu-gehitzerik ekarri ez dezanaren baldintzapean eta beharrezko erizpenak ikusi ondoren.

Bigarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuari dagokio, lantoki-zerrendetan horrela aginduta egonez gero, aukerango-izendapenez bete beharreko lantokien jabeak izendatzea eta kentzea.

Hirugarrena.- Hezkuntza-Arduralaritzaren Sailburuordeari eskuratzen zaio arduralaritza, herri nahiz lan-alorreko nolanahiko hitzarmenak Sailaren izenean izenpetzeko eta horretazko arazo guztiak ebazteko ahalmena, Sailburuordearen erabakien aurkako goradeiak ebaztekoa salbu.

Laugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkariei eskuratzen zaie azkar egin beharreko eta Zazpirehun eta Berrogeita hamar mila (750.000,-) pesetatik gora jo ez dezaten konpontze arin, euspen edo iraunazpen-lanak Sailaren izenean akuratzeko ahalmena.

ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren lantoki-zerrendak onartu ez daitezen bitartean, eta zerrenda horietan esan dadinaren zai eta kaltetan gabe, Dekreto honen Zortzigarren eta Hamaseigarren atalek aipatzen dituzten Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusiko Buruzagitza eta Ikuskari Nagusiaren lantokiak aukerango izendapenez beteko dira behin-behingoz.

Bigarrena.- Dekreto hau indarrean sartzerakoan, betetze-moduaren aldaketaren gai izan diren lantokietan egon daitezen lanariak lantoki horietan bertan aritzen jarraituko dira.

Hori dela eta, orain arteko Lurralde-Buruzagiak Dekreto honetan sortzen diren Lurralde-Buruzagitzei atxikiko zaizkie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren Aginduz.

Lanari horien kargu-uzteak bere izendapenerako erabili ziren arauak eurak izango ditu erabilgarri eta, nolanahi ere, jakineko aldi baterako izendapena egin bazen, kargu-uztea dagokion aldia bukatzerakoan gertatuko da berez eta besterik gabe.

INDARGABETZEZKO ERABAKIA Indargabetu egiten da Ekainaren 25eko 194/1985 Dekretoa, eta Dekreto honetan agintzen denaren aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak.